Abiazioaren ingurumen-inpaktua aireontzi-motorrek beroa, zarata, partikulak eta gasak igortzen dituztelako gertatzen da. Horrek klima-aldaketaren[1][2] fenomenoan eragin nabarmena du.[3] Besteak beste, hegazkinek karbono dioxidoa (CO2), ur-lurruna, hidrokarburoak, karbono monoxidoa, nitrogeno oxidoak, sufre oxidoak eta karbono beltza botatzen dituzte atmosferara.
Abiazio zibilak azken urteotan izan duen hazkuntza nabarmenak (1992 eta 2005 urteen artean % 5 handitu da urtero bidaiarien kopurua) areagotu du arazoa. Eta Europar Batasunean, berotegi-efektuko gasen isuriak (abiazioarenak) 1990 eta 2006 urteen artean % 87 areagotu dira.[4]
Abiazio komertzialaren hazkundeak kezkatzeko arrazoiak ematen ditu. Munduan, 8,3 milioi pertsonak hegazkina hartzen dute egunero (3.000 milioi bidaiari urtero), 1999ko bolumenaren bikoitza.[5] Horrek erregai asko kontsumitzera behartzen du, eta CO2 ugari sortzen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search